1. |
Sortu arindu
03:52
|
|||
Sua eskuinean, elektrizitatea ezkerrean
Xoko galdu huntarik, emaiteko zuen guzia ateratu eta
Inarrosteko nahian, ez baikenuen pentsatzen
Gure baitan zela
Sortu, arindu
Hainbat urte eta gero, gustuak ta koloreak
aldatu dira
Bainan ez dut ahantzi,
Nork nauen eraiki, abiarazi
Hitzik ez da beharrik
Begiradak soinu bat, berba itzultzeko
Sortu ta arindu, beharrezkoa dut
Sortu ta arindu, izaiteko/irauteko
|
||||
2. |
Sirenak
03:12
|
|||
Teoria zientifiko susmagarria
Konspirazioaren propaganda xarmagarria
Astirik ez, Manerarik ez,
Gogorik ez, Kuraiarik ez
Aitzindaria, ikuspegi handikoa
Gaurko mitoa, tolesgabea ala genioa
Ta zaila zait onartzea
Hain erreza ez izaitea
Barneko sirenak isilarazi
Behar dituzte hitz hauek. Behin ta berriz.
|
||||
3. |
Outsider
04:19
|
|||
Autokritika eta dudak
utzi dituk, ahantzi dituk
Asea denak ezin dik
Gosea ikusi, gosea
Izerditan ainitzetan
Amor eman gabe lan ta lan
Miresten diat batzutan
Asmatutako errebantxa
Lehena izaiteko baizik
Hautua uzten datak hik
Lehena izaiteko baizik
Hautua uzten datak hik
|
||||
4. |
Haltzazko totema
03:15
|
|||
Erreserba kultural batean kokaturik
Folk-loreak sasitu dira
Etsaiaren bolboraren kontra, erantzuna:
Hitzezko geziak
Haltzazko totema, xutik egon bedi
Sakratua zena profanatu eta,
Uste zuten, isilduko ginatekeela
Ufatuz berriz haltza-hautsetan
Piztuko da, izpirituen sua
|
||||
5. |
Parentesiak
05:23
|
|||
Hainbat galdera lotan egonak
Hainbat isil une eta
Orain gelditzen zauzkigun hautu guziak
Iraganaren nostalgia al da
Ala azken jokaldia?
Denboran ebatsitako altxor bat?
Zentzu gabeko ozeanoan
Arrozoien lanbroan
Sendi da azken erabakiaren pisua
Parentesiak - Hetsi
|
||||
6. |
Dena erretzen
03:08
|
|||
Kea segitzen, sutea nork duen piztu jakin nahian
Lehentasuna, erruduna atzeman
Zakur eztula, eta begi gorriak ez dira trabagarriak
Justiziak, zor zuena emaitean
Eta bitartean, dena erretzen
Atzerakorik gabeko egoera baten aurrean orain
Iparrorratza, jadanik urtua da
Sindromea delarik, agintari nagien estakuru hutsa
Gretaren malkoak, aski izango direa?
Prentsan hainbat, tinta isurarazi duen istorioaz
Zer geldituko da, papera kiskalita?
|
||||
7. |
Etxeko zakurra
03:45
|
|||
2. zentzuzko zentsura, moda ideologikoa?
Xuri ala beltza ez dela onartu behar duzu
Zuk, saldoarekin, zuk, zaunkatzen
Etxeko zakurrak ez omen du ausikitzen
Eritik destatzen duzuna, garbitzen ote zaitu?
Mirailaren gibelean, zu ta ni, extremoa hor da
|
||||
8. |
Bion dena
04:16
|
|||
Izen ber-berak, eta hain desberdinak
Nahastekoa da
Bietako bakotxak, ene hutsuneak
Atzeman dituzue, tapatzen dituzue
Irazgaizten nauzue
Baten hautatzea, bestearen galtzea da
Hau da ene drama
Zuen bahitzeaz, ohartzen naiz orain
Eta ezin dut utzi
Oraino, azkarrago, pixka bat gehiago
|
||||
9. |
Energia
03:25
|
|||
Oharkabean, gainezka doan putzuan
Ustegabean, erdian igerika
Gogo tematsua, deiadar guziak isiltzen
Gorputz ahula
Eta zoinek du bestea manatzen manipulatzen
Eta zoin izango da garailea
Oinarriaren pisua, 21 gramoren kontra
Ta balantza orekan
Neurrigabeko indar sekretu kodetua
Askatu beharra
Ene barnean da energia guzia, berriztatzailea
|
||||
10. |
Zer egin nezakeen?
04:11
|
|||
Ez naiz oroit ere ez nola ta noiz
Gure bideak banatu ziren
“Iep untsa ?” hotz baten,
erantzun epelak
Zer azaldu nahi zuen
Eta zer egin nezakeen?
Ardi galdua atzeman daiteke
Aldi galdua berriz ez
Eta zer egin nezakeen?
|
Streaming and Download help
If you like Kuartz, you may also like: